Zer izango da Politika2.0?
Ekainean Rafa Larreinak eman zigun Gasteizko legebiltzarrean jardunaldi bat egiteko aukera, "2.0 mundua"-ri buruzkoa, euskal politikoek zer demontre den blogen eta wikiren kontu guzti hau hurbilagotik ikus zezaten.
Jardunaldiaren data "kontsultaren" eztabaidaren dataren hurbilegi zegoen, eta azkenean orain arte geroratzea erabaki zen.
Zer egingo dugu? Gauza oso errazak, egin nahi duguna sarrera bat baino ez delako. Ezin da blogen eta wikien mundu osoa bizpahiru ordutan zabaldu.
Horregatik, bakarrik bloga zer den ikastea eta batean idaztea saiatuko gara, blogalari batzuek gidatuta. Ez dakigu oraindik nortzu joango diren (dakigunez legebiltzarearen talde politiko guztiak gonbidatuta daude). Gure aldetik, blogalarien aldetik, Facebook-an eta jardunaldiaren wikian kopuru dexente bat dago apuntatua, baina nahi duena etor daiteke. Blogalari batzuek emango dituzte txosten txiki batzu, eta amaitzeko nahi duten politikoek adierazpen bat sinatu ahal izango dute. Adierazpen honen edukia Pablo Aretxabalak blogalariak asmatu zuen orain dela denboraldi bat, baina lantzen ari gara wikian, eta guztiok zaudete gonbidatuta nahi duzuena han konpartitzeko.
Wikiak dauka informazio guztia -gasteleraz-, eta han izena eman ahal duzue irailaren 13.an Gasteizko legebiltzarrean izan nahi baduzue, politikoen eta blogalarien topaketa honetan.
13a pasa eta gero, wikia eztabaidarako gunea izango dela pentsatu dugu, ez dugulako jardunaldi honetan geratu nahi: etorkizunean kongresu bat egin nahi dugu egiazko politika 2.0-ri buruz.

Meneame
del.icio.us
